Deporreko lau atleta sailkatu dira aurten Espainiako Aire Zabaleko U18, U20, U23 Txapelketetarako: Elene Arrazola (U18), Ugaitz Gartzia (U20), Garoa Magunazelaia (U23) eta Imanol Egidazu (U23).
Uztailaren 5ean eta 6an, Castelló de la Plana-n, Espainiako U18 txapelketa jokatu da, bertako «Gaetá Huguet» Atletismo Pistetan, non Elene Arrazola CD Eibar-ko atleta lehiatu den 100 metroko abiadura proban. Bigarrena izan zen bere seriean, 12.06 s, eta laugarrena final-erdiko seriean, 12.63 segundorekin, haize indartsua kontra izan zuelarik (- 3.4), eta 7 zentesimagatik finaletik kanpo geratuz.
Badajoz-en, Espainiako U23 txapelketa jokatu da Uztailaren 5ean eta 6an ere bai, bertako «La Granadilla» Atletismo Pistetan, non Garoa Magunazelaia xabalina jaurtiketan eta Imanol Egidazu Dekatloi proban, sailkatu ziren hurrenez hurren.
Estrasburgo hiritik Garoa eta bere xabalinak zekarren hegaldia suspenditu egin zen eta ezin izan zuen parte hartu zoritxarrez.
Imanol gogor lehiatzen ibili zen Dekatloi probako dominagatik azken 1.500 metroko proba arte. Azkenean ezin izan zuen dominarik lortu, baina bere proba onenak honako hauek izan ziren: 2. sailkatu zen 110 metro heziak (15.91 s) eta disko jaurtiketa proban, 39.59 metrorekin bere marka pertsonala hobetuz; eta 3 sailkatu zen pertika eta pisu jaurtiketa probetan; 400 metrotan 4. sailkatu zen eta denboraldiko bere marka onena (50.10 s) lortu zuen. Hurrengo txapelketarako eskarmentua metatu dute atleta biak.
Azkenik Ugaitz Gartzia gazteak uztailaren 26an eta 27an Villafranca de los Barros (Badajoz) bertako «Ciudad Deportiva» delako pistetan jokatu den Espainiako U20 txapelketarako sailkatu zen, eta igande arratsaldean ospatu zen 3.000 metro oztopoak proban parte hartu zuen eta zazpigarren postua lortu zuen bere seriean 9:39.42 denboarekin, iaz Europako U18 txapeldun izan zen CA Lloret-La Selva taldeko Bakr El Asri Mohsine-k irabazi zuelarik.
(eguneratuta 07/29an)




Deja una respuesta