Atletismo Eskola 2025-2026. Eman izena!

Korrika, salto edo jaurtiketak gustuko badituzu, EMAN IZENA Klub Deportiboaren Atletismo Eskolan.!! Hemen duzu formularioa

Etorri guregana eta taldean segurtasunez eta era dibertigarrian egingo dituzu entrenamenduak.
Eta konpetizioak, lagunak, talde lana eta hainbat gauza egingo dituzu ere bai. Adinaren arabera honela sailkatuko dira gazteak irailean hasiko den 2025-2026 denboraldian:

Benjamin (LH4 – edo 2017-2016 urtean jaiotakoak)
Alebin (LH5-6 – 2014-2015 urteetan jaiotakoak) .
Infantil (DBH 1-2 – 2012-2013 urteetan jaiotakoak)

Entrenamenduak irailaren 9an hasiko dira Unben, eta iraila libre izango da probatzeko. Unben entrenatzeko, Eibarko Kirol Patronatuko bazkide izatea beharrezkoa da (Polikiroldegiko txartela edukitzea) eta baita klubeko bazkide izatea ere.

Klubean dagoen materiala guztiona da, eta denoi gustatzen zaigu materiala egoera onean hartzea; horregatik, atleta bakoitzaren ardura da ematen zaion materiala zaintzea (takodun zapatilak, entrenamendu-materiala…).

Urtero bezala, denboraldian zehar probintzian jokatzen diren krosetara joango gara, baita Anoetako belodromoan edo gure pistan, Unbeko pista, egingo diren pista-probetara ere bai. Jakina, Gipuzkoako txapelketetara ere joango gara.

Entrenamenduak 2026ko ekainaren hasieran/erdialdean amaituko dira. Denboraldiko azken astean, amaiera festa txiki bat antolatuko da merendolarekin.

Normalean entrenamenduak arratsaldeko 17:05 – 18:45 tartean izaten dira Unben.

Kepa Markez izango da arduraduna, Enara Magunazelaia, Ugaitz Gartzia, Nora Martinez, Markel Gutierrez… klubeko atleta eta entrenatzaileen laguntzarekin.


Hemen duzu izena emateko formularioa. Eta hemen informazio osagarriarekin gurasoei zuzendutako eskutitza.


Eta informazio gehiagorako hona idatzi dezakezu «atletismoa a bildua deporeibar.com»

CD Eibar Atletismo Eskola 2025-2026
CD Eibar Atletismo Eskola 2025-2026

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.