Asteburu honetan proba ezberdinetan hartu dute parte C.D. Eibar atletismo taldeko atleta federatuek:
Kataluniako Palafrugell udalerrian egin den Espainiako selekzio autonomikoen 18 urtez azpiko atletismo txapelketan, Gasteizen, 16 urtetik beherakoen Euskadiko Txapelketan eta Arrasateko Mojategi pistan ospatu ziren PLP-an ere bai.
Elene Arrazola-ren parte-hartze nabarmena Palafrugell-en
Espainiako 18 urtez azpiko atletismo txapelketa egin da Palafrugelle-ko «Estadi Municipal Josep Pla i Arbonés» delakoan 2025eko ekainaren 21an, eta Víctor Clemente Aguinaga zuzendari teknikoak proposatutako Euskadiko Atletismo Federazioaren selekzioarekin parte hartu zuen Elene Arrazola Amiano. Eibartarrak 100 metroko proban 3. postuan sailkatu zen bere proban, brontzezko domina lortuz (12.35 segundo) haizea kontra (-3.2) izan zuelarik.
Gainera, 4 x 100 m errelebo mixto proban parte hartu zuen ere bai, non Euskal selekzioaren taldearekin 8. postua lortu zuen. Elene Arrazola bera (C.D. Eibar), Nagore Gabarain (Tolosa C.F.), Unai Merida ( Galdakao Atletismo) eta Augie Arauz (At. San Sebastián) atletek osatu zuten euskal taldea.
Sailkapen orokorrean, 7. postua lortu zuen Euskal selekzioak. Kataluniako selekzioa txapeldun izan zelarik, Valentziako bigarren eta Madrilekoa hirugarrena.
Elene Beitia eta Haizea Magunazelaia Euskadiko Sub 16 Txapelketan
Euskadiko Atletismo Federazioak antolatuta, 2025ko ekainaren 21ean, Gasteizen, 16 urtetik beherakoen Euskadiko Txapelketa jokatu zen Mendizorrotza-ko Atletismo pistetan, eta bertarako sailkatu ziren Deporreko 2 atleta gazte. Bertan lehiatu ziren podiumetik gertu ibiliz:
Elene Beitia Azkoitia 4 postua lortu zuen 100 metroko bere seriean, 13.60 segundurekin
Haizea Magunazelaia Usobiaga 4. postua lortu zuen jabalina jaurtiketan, 23,01 metrorekin
Deporreko lau atleta Arrasateko PLPan
Azkenik, Ekainaren 21ean ere bai, Arrasateko Mojategi pistan ospatu zen PLP-an Deporreko 4 atletak parte hartu zuten;
Naia Capelastegi abiaduran parte hartu zuen eta 5. izan zen 100 metroko bere seriean 14.51 segundoko markarekin.
Nerea Aizpuru eta Farah Chajrane 5. eta 7. izan ziren 100 metroko bere seriean 15:04 eta 15.32 segunduko markekin hurrenez hurren
Anwar El Hassouni 1,500 metroko lasterketan 3. izan zen bere seriean. bere marka pertsonal onena lortuz, 4:01.30
Klub-eko 3 atleta Espainako U18 eta U23 txapelketetarako sailkatuak
Uztailaren 5ean eta 6an, aldi berean jokatuko dira Espainiako 18 urtez azpiko txapelketa, Castelló de la Plana-n, eta Espainiako 23 urtez azpiko txapelketa, Badajozen, eta argitaratu dira txapelketarako behin behineko sailkatuen zerrendak.
Castelló-n, Espainako U18 txapelketa jokatuko da, bertako «Gaetá Huguet» Atletismo Pistetan, non Elene Arrazola CD Eibar-ko atleta lehiatuko den abiadurako 100 metroko proban. Elene Arrazolak partaideen arteko 5 marka onenetarikoen artean kokatu da aurten (11.88).
Badajoz-en, Espainako U23 txapelketa jokatuko da, bertako «La Granadilla» Atletismo Pistetan, non Garoa Magunazelaia eta Imanol Egidazu-k parte hartuko duten.
Imanol Egidazu-k estatuko bigarren markarik onenarekin doa txapelketara (7.176 puntu) Dekatloi proban eta irabazteko lehiatuko da, eta Garoa Magunazelaia jabalina jaurtiketan 10 jabalina jaurtitzaile onenen artean sailkatu da aurten, 39.30 metroko markarekin.
Kepa Markez eta Anwar El Hassouni Bilbon, Euskadiko Txapelketan
Eta ekainaren 28an eta 29an Kepa Markez (100 metro, 11.39 s.) eta Anwar El Hassouni (1.500 metro, 4:01.30 ) Bilbon, Zorrotzako atletismo pistan jokatuko den Euskadiko Txapelketarako sailkatu dira
Zorte on!
Deja una respuesta