Pasa den ekainaren 7an, Durangoko Landako-n ospatu zen Euskadiko Master Mailako Atletismo Txapelketa, Euskadiko Atletismo Federazioaren eskutik. Eguraldi egokia eta giro lehiakorra lagun, hainbat probatan lehiatu ziren adin ezberdinetako master kategoriako atletak.
Eibarko Klub Deportiboak presentzia izan zuen Txapelketan, eta bere bi ordezkariek kirol-jarduera sendoa egin zuten. Roberto Gartzia Herrero-k (18:28.83) 4. postua eskuratu zuen bere seriean eta serie berean Marcos Untzetabarrenetxea Arriolabengoa-k (19:19.48) 7. postua lortu zuen. Beraien saioak diziplina eta jarraikortasunaren adibide izan ziren, lehiakor eta konprometituak agertu ziren Durangoko pistan, esperientzia eta ilusioa uztartuz
Master kategoria kirolaren transmisioaren eta bizi osasuntsuaren adibide argia da, eta horrelako txapelketek aukera ematen dute adin guztietan atletismoaren baloreak bizirik mantentzeko. CD Eibarrek eskerrak eman nahi dizkie parte-hartzaileei.
Zorionak Roberto eta Marcos!
Imanol Egidazu Espainiako proba konbinatuen txapelketan Euskadiko atletismo selekzioarekin
Ekaineko lehen asteburuan Euskadiko atletismo selekzioak laugarren postua lortu du La Oliva Fuerteventuran jokatu den proba konbinatuen Espainiako txapelketan (Maiatzak 31 – Ekainak 1, 2025) eta bertan izan zen Imanol Egidazu eibartarra Euskadiko Selekzioaren taldea ordezkatzen, 7.176 puntu lortuz, eta banakako 5. postua eskuratuz Espainako txapelketan.
Imanol Egidazu Euskadiko erreferente nagusietako bat da froga konbinatuetan eta 2024an Liman izan den 20 urtez azpiko munduko txapelketako parte-hartzailea, 23 urtez azpiko mailan sendotzea bilatzen ari da. Euskadiko Selekzioak Iñigo Egidazu eibartarra izan zuen entrenatzaile moduan eta Selekzio euskaldunaren taldea honako atletek osatu zuten:
EGUIDAZU DE DIEGO, IMANOL 7.176 puntu
MARTINEZ DE GUEREÑU GZ DE ZARATE, PABLO 6.886 puntu
YARZA SAN SEBASTIAN, XUBAN 4.998 puntu
MADARIAGA HUEGUN, ITSASO 5.159 puntu
MADARIAGA HUEGUN, ANARI 4.878 puntu
SAGASTI LARRAZABAL, AINHOA 4.173 puntu
Deja una respuesta