Atletismo eskola: denboraldi amaierako jaia eta 2025-26 denboraldia prestatzen

Benjamin, alebin eta infantil mailetako 40 gaztetik gora aritu dira bukatu berri den 2024-25 denboraldian Eibarko Klub Deportiboko Atletismo Eskolan, eta Unbenko ur-festa eta Klubeko lokaletan ospatutako merendola ekitaldiekin eman zioten amaiera denboraldiari joan zen ostiralean.

Denboraldiaren zehar Cross-etan, Unben egin diren PLP edo Parte-hartze Libreko Probetan eta Gipuzkoan zein Euskadin izandako banakako eta taldeko pista txapelketan aritu dira Deporreko Atletismo eskolako gazteek, Markel Gutierrez, Kepa Marquez, Enara Magunazelaia eta Ugaitz Gartzia entrenatzaile arduradunen laguntzarekin. Denboraldi emankorra berriro.

Lasarte, Elgoibar eta Arrateko Krossetan parte hartzen

Negu partean hiru kross garrantzitsuetako lasterketetan parte hartu dute Deporreko Atletismo eskolako ordezkariak aurten ere bai: azaroaren 3an Lasarten ospatzen den Donostiako LXVIII. Nazioarteko Krossa, abenduaren 1ean Arraten ospatu zen LXXIII Bolunburu Oroigarria, aurten Gipuzkoako eskolarteko eta absoluto txapelketa izan dena eta urtarrilaren 5ean Elgoibarko LXXXI. Juan Muguerza Nazioarteko Krossean eta ere bai.

PLP edo Parte-hartze Libreko Proba ugari Unben

Azarotik hasita Martxora bitartean Unbe-ko pistan 12 PLP edo Parte-hartze Libreko Probetan parte hartu dute Klubeko gazteek denboraldian zehar.

Lehen proba azaroaren 11an izan zuten (220mh (0,65), Disko jaurtiketa 800g eta Altura), eta 12. eta azkena martxoaren 22an izan zen, azken honetan alebin ( 60m, Pisua 2kg, luzera jautsia), eta infantilen (80m, Pisua 3kg, 80mh (0,65) eta luzera) parte hartzearekin.

2025 pista txapelketak Irun, Donostia, Eibar, Tolosa, Ordizia eta Lasarten

Urtean zehar banakako pistako txapelketan hartu duten parte, Irunen Plaiaundi atletismo pistan, etxean Eibarren Unbeko pistan eta Donostian, Anoetako atletismo pistan.

Bestalde taldeko txapelketak izan dituzte Tolosan Berazubi estadioan (alebinak) eta Ordiziako Altamira kirol pistetan (infantilak). Azkenik proba benjaminak eta infantilak Lasarteko Atsobakar pista berrian ospatutako proba konbinatuetan hartu zuten parte.

Honako probak izan dituzte gure gazteek:

  • Abiadura lasterketak: 60 m – 80 m; 150 m ;
  • Fondo eta fondo-erdiko lasterketak. 500 m / 1.000m / 2.000 m / 1000 Martxa
  • Hesiak: 60 mh – 80 mh – 150 mh – 220 mh
  • Jausiak: ALTUERA / LUZERA / HIRUKOITZA / PERTIGA
  • Jaurtiketak: PISUA 2 Kg – 3 Kg / PILOTA / VORTEX / DISKO / XABALINA

Orokorrean Deporreko Atletismo eskolako taldearen jarduna bikaina izan da aurten, batez ere jaurtiketa eta jauzi probetan. Hemen kontsulta daitezke emaitza guztiak.

Atletismo Eskola 2025-2026 denboraldiari begira


Adinaren arabera honela sailkatuko dira gazteak irailean hasiko den 2025-2026 denboraldian:

  • Benjamin (LH4 – edo 2017-2016 urtean jaiotakoak)
  • Alebin (LH5-6 – 2014-2015 urteetan jaiotakoak) .
  • Infantil (DBH 1-2 – 2012-2013 urteetan jaiotakoak)

Entrenamenduak irailaren 9an hasiko dira Unben, eta iraila libre izango da probatzeko. Unben entrenatzeko, Eibarko Kirol Patronatuko bazkide izatea beharrezkoa da (Polikiroldegiko txartela edukitzea) eta baita klubeko bazkide izatea ere.

Klubean dagoen materiala guztiona da, eta denoi gustatzen zaigu materiala egoera onean hartzea; horregatik, atleta bakoitzaren ardura da ematen zaion materiala zaintzea (takoidun zapatilak, entrenamendu-materiala…).

Urtero bezala, denboraldian zehar probintzian jokatzen diren krosetara joango gara, baita Anoetako belodromoan edo gure pistako, Unbeko, pistan egingo diren pista-probetara ere. Jakina, Gipuzkoako txapelketetara ere joango gara.

Entrenamenduak 2026ko ekainaren hasieran/erdialdean amaituko dira. Denboraldiko azken astean, amaiera festa txiki bat antolatuko da merendolarekin.


Normalean entrenamenduak 17:05tik – 18:45era dira Unben. Korrika, salto eta jaurtiketak gustoko badituzu, EMAN IZENA.!!!! Etorri guregana eta taldean segurtasunez eta era dibertigarrian egingo dizu entrenamenduak

Eta konpetizioak, lagunak, talde lana eta hainbat gauza egingo dituzu ere bai.

Informaziorako hona idatzi dezakezu «atletismoa a bildua deporeibar.com»

Alebin eta infantil atleta talde bat Iruneko Plaiaundi pistan, Markel Gutierrez eta Ugaitz Garcia entrenatzaileekin


Klubeko Alebin taldea Elgoibarko Muguerza Krossean, Enara Magunazelaia entrenatzailearekin

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.