Elene Arrazola eta Kepa Markez irabazle Gipuzkoako Banakako Txapelketa Absolutuan

Gipuzkoako Banakako eta Kluben arteko 2025eko Txapelketa Absolutua ospatu zen pasadan maiatzak 31 eta ekainaren 1ean Donostiako Anoeta miniestadioan eta Eibarko Klub Deportiboaren ordezkaritza anitzak hartu zuen parte bertan.


Hiru garaipen eskuratu zituzten gure atletek

Elene Arrazola Amiano abiadurako 100 metroko proban urrezko domina eta Gipuzkoako txapelduna izan zen (12:11 s), aurtengo denboraldiko denbora onenarekin .
Kepa Marquez-ek urrezko domina eta Gipuzkoako txapelduna izatea lortu zuen disko jaurtiketan, eta era berean Maialen Cenarruzabeitia irabazle izan zen Xabalina (500 g) jaurtiketan ospatu zen PLP edo Parte-hartze Libreko Proban.

Partaidetza anitza Gipuzkoako 2025 txapelketan

Abiadurako 100 metroko probetan Elene Arrazola txapeldunataz aparte, Elene Beitia, bere seriea irabazi zuen denboraldiko bere denbora onenarekin (13:41), eta oso arin eta trebe aritu ziren Klubeko beste 4 atleta ere bai: Naia Capelastegi (14:46) MMP, Nerea Aizpuru (14:91) MMT, Farah Chajrane eta Ixone Bilbao.


Distantzia ertainean, 1.500 metroko proban, Anwar El Hassouini -k bere serieko irabazle izan zen bere markarik onena lortuz (4:04:68)
Txapelketa berean, baina igandeko jardunaldian Kepa Markez-ek 200 metroko proban parte hartu zuen, bere markarik onena lortuz (23:53) eta Maialen Cenarruzabeitia-k jauzi hirukoitzan hartu zuen parte ere bai.

Ugaitz Gartzia bigarren 3.000 metro oztopoak proban III Pirineoen arteko lehiaketa S20-n

Ekainaren 7an, Gipuzkoako Atletismo Federazioak Pirinioen arteko Topaketaren hirugarren edizioa antolatu zuen, lau lurralde parte-hartzailerekin (Bizkaia, Nafarroa, Gipuzkoa eta Akitania), eta bertan Eibarko Klub Deportiboko Ugaitz Gartziak atletak 3.000 metro oztopoak proban parte hartu zuen, 2. postua bereganatuz.



Elene Arrazola 2025 urteko Gipuzkoako 100 metroko Txapelduna Anoeta estadioko podiumean.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.