Lana eta emaitza onak lortu ditu Eibarko Klub Deportiboko atletismo talde gazteak Gipuzkoako banakako txapelketaren barruan.
Alebin eta infantil mailetan, gazteek lehiatzeko maila bikaina erakutsi dute, guztira 4 domina eta ohorezko dozena postu eskuratuz.
Gipuzkoako banakako txapelketa hiru jardunalditan banatu da, Irunen, Eibarren eta Donostian. Taldeko txapelketak Tolosan eta Ordizian izan dira eta konbinatuak Lasarten. Taldearen jarduna bikaina izan da, batez ere jaurtiketa eta jauzi probetan.
Urrezko domina xabalina jaurtiketan (Naia Astigarraga), zilarrezkoak altuera jauzian (Unai Alvarez) eta disko jaurtiketan (Naia Astigarraga), eta brontzezko domina pisu jaurtiketan (Jare Arsuaga) lortu dituzte. Horrez gain, hainbat ohorezko postu lortu dituzte abiadura probetan edo luzera jauziko probetan, Malen Anderez, Sonia Mendy, Jone Gerrikagoitia, Irati Astigarraga, Maddalen Arrazola, June Azkarate, Malen Etxeberria, Miren Garcia, Izadi Flores, Markel Urian, Markel Laskurain, Isabel Pita, Luke Litago Jule Azurmendi, Paula Egaña; Nora Arriola, Maddi Perez, Izaro Rementeria, Lucia Arkotxa, … osatzen duten atletismo taldeko partaideak.
Euskadiko Txapelketa larunbatean Gasteizen
Denboraldia ixteko datorren larunbatean, maiatzak 31an, Jare Arsuaga, Naia Astigarraga, Jone Gerrikagoitia eta Unai Alvarezek Gasteizen ospatuko den Euskadiko Txapelketan parte hartuko dute Gipuzkoako selekzioarekin.
Zorionak emateko modukoa da parte hartu duten guztiek egindako ahaleginak eta lortutako aurrerapenak, baita entrenatzaile taldeari eta jardunaldietan lagun izan diren familiei ere, euren babesa ezinbestekoa izan baita..
Gazteen emaitza onak Gipuzkoako Txapelketa Eskolarretan

Deja una respuesta