Eskolarteko Gipuzkoako Proba Konbinatuen Txapelketa

Gipuzkoako Atletismo Federazioak antolatutako alebin eta infantil mailetarako Gipuzkoako Proba Konbinatuen Txapelketan parte hartu dute Atletismo Eskolako gazteek.

Kategoria bakoitzeko zonako faseetako proba konbinatuetan sailkatutako lehen 24 atletek parte hartu dute eta bertan izan dira Eibarko Klub Deportiboko 6 atleta gazte beste eskualde batzuetako gazteekin lehiatzen gaur igande goizean, maiatzaren 18a, Lasarteko Atsobakar pista berrian.

Eguzkia eta goiz berotsua izan dute pista gainean, baina gogor ibili ziren gure ordezkariak. Alebinetan Markel Laskurain, Danel Zubia, Lucia Arkotxa eta Isabel Pita sailkatu ziren; eta infantiletan Malen Anderez eta Naia Astigarraga.

Une oro Markel Gutierrez eta Ugaitz Gartzia atletismo eskolako entrenatzaileen laguntza izan zuten.

Eskolarteko proba konbinatuen txapelketan hiru probetan, bata bestearen ondoren, lehiatzen dira alebinak : luzera, pisua eta 60 metro, eta infantilak lau probetan beraien markarik onenak lortzen saiatu behar dira: luzera, pisua, 80 metro eta 80 metro hesiak.

Lasarteko proba honekin bukatu zuten Atletismo Eskolako gazteek Alebinen eta Infantilen Gipuzkoako Banakako Txapelketak 2025. Eta lehiaketei dagokionez denboraldia bukatzeko Gasteizko Mendizorrotza pistetan maiatzaren 31an izango diren Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak geratuko dira.

Proba konbinatuak Lasarteko Atsobakar Atletismo Pista berrian. Deporreko Atletismo eskolako taldekideak Markel Gutierrez eta Ugaitz Gartzia entrenatzaileekin
Proba konbinatuak Lasarteko Atsobakar Atletismo Pista berrian. Deporreko Atletismo eskolako taldekideak Markel Gutierrez eta Ugaitz Gartzia entrenatzaileekin

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.