Maiatzaren 10ean Gasteizko Mendizorrotzan ospatu zen Euskadiko Klub Txapelketaren 43. edizioa, bigarren mailako gizonezkoen eta emakumezkoen artean. C.D. Eibar – Eibarko Klub Deportiboko atletismo taldeak parte-hartze bikaina izan zuen, eta 2025 urteko edizio honetan 65 punturekin bigarren postua lortu zuen, Basauriko Artunduaga Atletismo Taldea klubaren atzetik eta puntu berdinak lortu zituen Atletismo Santurtzi-ren aurretik.
Deporreko 17 atletak lehiatu ziren banakako eta taldeko gizonezko probetan, eta guztien artean sailkepenetan nabarmendu ziren:
- Anwar El Hassouni: 1. postua 3.000 metroetan (9:06.59)
- Ugaitz Gartzía: 1. postua 3.000 metro oztopoetan (9:48.49)
- Markel Gutiérrez: 1. postua 5.000 metroko martxan (24:09.94)
- Imanol Egidazu: 1. postua 110m hesietan, marka pertsonal onena (15.26)
- Ander Svensson: 1.80m-ko jauziarekin, garaile altuera jauzian
- Julen Teran: 2. postua 800 metroetan
- Salah Eddin Chajrane: 2. postua 400 metro hesietan
- Ander Izurieta: 2. postua hiruko jauzian
- Pablo Zabala: 2. postua pisu jaurtiketan
- Iñigo Egidazu: 2. postua disko jaurtiketan
- Eneko Blajakis: 3. postua mailu jaurtiketan
Horiez gain, ondorengo atletek ere parte hartu zuten, proba bakoitzean taldeari puntuak gehitzeko helburuarekin:
Kepa Márquez, 200 metroko proban, Eneko Fernández xabalina jaurtiketan, Marcos Untzetabarrenetxea 1.500 metroko lasterketan, Oihan López pertika jauzian, Andrés Baratta luzera jauzian eta Unai Álvarez 100 metroko proban.
Talde proba kolektiboetan ere emaitza aipagarriak izan genituen:
- 4×100 metroko erreleboa: Eibar garaile izan zen, taldekide hauekin:
Salaheddin Chajrane, Ander Izurieta, Kepa Márquez eta Imanol Egidazu - 4×400 metroko erreleboa: 4. postua, talde hau osatuz:
Julen Teran, Markel Gutierrez, Anwar El Hassouni eta Ugaitz Gartzía
Parte-hartzaile guztiek klubaren koloreak harro defendatu zituzten. Klubetik eskerrik beroenak helarazi nahi zaizkie atleta guztiei, baita entrenatzaileei eta laguntzaileei ere bai.
Zorionak guztioi!
Deja una respuesta