2025eko otsailaren 22an ospatu zen Euskadiko Pista Estaliko Txapelketa Sub16, Sub18 eta Sub20 mailentzat, eta CD Eibar Klub Deportiboa han izan zen, bere atletismo taldeko kide gazteekin. Atletismoaren neguko denboraldiko txapelketarik garrantzitsuenetako bat izanik, aukera paregabea izan da gure atleten prestakuntza eta maila erakusteko.
Guztira 10 atleta eibartarrek hartu zuten parte kategoria ezberdinetan, hainbat proba teknikotan eta abiadura probetan. Hona hemen euren izenak:
Silvia Márquez Fernández
Martina Egaña Cano
Elene Beitia Azkoitia
Martina Ibarbia Salaberria,
Ander Izurieta Aierbe
Anwar El Hassouni Benaissa
Amaia Larrañaga Arizaga
Ugaitz Gartzia Ruiz.
Enara Gabiola Mayora
Maialen Cenarruzabeitia Gallastegi
Parte-hartzaile guztiek ahalegin handia egin zuten, eta horietako askok euren marka pertsonalak hobetu zituzten. Amaia Larrañaga eta Ugaitz Gartzia-k, 1. postua lortu zuten eta Martina Ibarbia-k 3. postua. Besteak beste, Anwar El Hassouni eta Ugaitz Gartzia bezalako atleta gazteek denboraldi bikaina izaten ari dira, proba luzeko espezialitateetan emaitza nabarmenekin. Halaber, emakumezkoen artean, Martina Egaña, Elene Beitia eta Silvia Márquez bezalako gazteek euren progresio ona erakutsi zuten.
Txapelketa honetako parte-hartzea ez da soilik postuen kontua, baizik eta esperientzia gisa baloratzen da, eta taldeko lana eta prestakuntza prozesua sendotzen laguntzen du.
Klubetik eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiegu parte hartu duten atletei, euren entrenatzaileei eta laguntzaileei. Etorkizuna sendo dator Eibarko atletismoan!
Zorionak guztioi eta aurrera Depor!
2025eko Euskadiko Pista Estaliko Txapelketa

Deja una respuesta