Ordezkaritza zabala LXXXI Nazioarteko Juan Muguerza Krosean

Aurten ere Deporreko Atletismo taldeko kideek parte hartu dute urtero Elgoibarren ospatzen den Juan Muguerza Nazioarteko Krosean, neguko Cross-egutegiko proba historiko eta garrantzitsuan.

Elgoibarko proba ezaguna World Cross Country Gold Tour zirkuituaren barruan dago, eta mundu mailako atletak erakartzen ditu. Hala eta guztiz ere, elite mailaz harago, parte hartzeko aukera zabala eskaintzen du maila guztietako korrikalarientzat.

Aurtengo edizioan, 2025 urteko LXXXI Nazioarteko Juan Muguerza Krosa, urtarrilaren 5ean izan da. Eta CD Eibar – EIbarko Klub Deportiboko 12 atletek parte hartu dute kategoria ezberdinetan: alebin, sub-20 eta kategoria absolutuan, guztiek euren onena emanez.

Alebin kategorian, honakoak izan ziren gure ordezkariak:
Jule AZURMENDI
Isabel PITA
Lucia ARKOTXA
Maddi PEREZ DE OBANOS
Luke LITAGO

U-20 kategorian
Ugaitz GARTZIA
Anwar EL HASSOUNI

Kategoria Absolutuan:
Pello BERRIZBEITIA
Iñigo TROCAOLA
Eneko FERNANDEZ
Pablo ZABALA
Markel GUTIÉRREZ

Elgoibarko proba honek aukera ezin hobea ematen du gure atletentzat esperientzia eta motibazio berriak pilatzeko, aurerrago azaroan eta abenduan ospatu diren Lasarteko Krossean edo Bolumburu memorialak egin duten bezala.

Baina Muguerza krosa ez da edonolako lasterketa, eta bertan egotea, gehiago oraindik 12 kideko talde batekin, ohore handia da gure klubarentzat.

Zorionak parte-hartzaile guztiei!

Klubeko Alebin taldea Elgoibarko Muguerza Krossean, Enara Magunazelaia entrenatzailearekin

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.