Imanol Egidazu-k eta Elene Arrazola-k Munduko U20 eta Europako U18 txapelketetan parte hartzeko marka lortu dute

Asteburu emankorra izan da honako hau Eibarko Klub Deportiboko atletendako hainbat txapelketetan oso emaitza onak lortu ostean.

Madriden, Espainiako Komunitateen arteko Proba Konbinatuen Txapelketan, zilarrezko domina eta EKD-ko lorpen arrakastatsuena Imanol Egidazuk lortu zuen txapelketa horretan decathloneko U20ko kategorian hainbat marka hautsiz lortu zituen 7507 puntuekin; bere marka pertsonala (6819 puntutan zuena), Euskadiko errekorra eta inoizko Espainiako bigarren markarik onena lortzeaz gain bere kategorian, Munduko U20-ko txapelketan parte hartzeko marka lortu zuen. Hau da hau txapelduna!!

Asteburu osoan zehar Gasteizen Euskadiko U18-20 kategorietako Txapelketa izan genuen Mendizorrotzako estadioan. Elene Arrazola ez zen atzean geratu eta Europako U18-ko txapelketan parte hartzeko denbora lortu zuen 100 m-ko lasterketan 11,88 s-ko markarekin. Marka honek, nola ez, Euskadiko lehen postua lortzeko balio izan zion. Lehen postua lortu zuen ere 200 m-ko finalean 24,77 s-ko markarekin.
Beste hiru atleta ere podiumera igo ziren bigarrengo postuan: Izaro Bernedo 5000 m martxa proban (32:22 min), Ugaitz Gartzia 2000 m oztopoetan (6:16,66 min) eta Enara Magunazelaia xabalinan (32,52 m). Nora Martinezek 1500 m-tan, Martina Ibarbiak 400 m-tan eta Silvia Martinezek 100 m-tan parte hartu zuten ere.

Donostian, aldiz, parte hartze askeko probak ospatu ziren larunbatean eta, bertan, Kepa Markezek eta Elene Beitiak 100 m-ko abiadura lasterketak parte hartu zuten, eta marka politak lortu bazituzten ere, haize gehiegi zegoenez ez ziren baliogarriak izan. Garoa Magunazelaiak xabalina jaurtiketan parte hartu zuen eta 37,58 m jaurti zituen.


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.