Gipuzkoako Txapelketa Eskolarra, alebin eta infantil mailan

Pasatako igande honetan hasi da Gipuzkoa Eskola Atletismoko txapelketa. Bost igandetan burutuko den txapelketa hau Eibarko Unbeko pistan izan zuen lehen saioa alebin mailako eta infantil mailako bost froga banarekin.

Eguraldia lagun, eta eguzkipean, antolatutako saio honetan gure atletek zazpi domina lortu zituzten baina zoriontzekoa izan zen atleta gazte guztien partehartzea guztiek ere bere onena eman baizuten. Lortutako dominak hauek izan ziren: Jabalina (infantil): Haizea Magunazelaia (3 postua, 26.22 m); Pertiga (infantil): Unai Alvarez (2 postua, 1.80 m), Marco Malaga (3 postua, 1.70 m), Maialen Cenarruzabeitia (2 postua, 2.05 m), Elene Beitia (3 postua, 1.70 m); eta, 150 m heziak (alebin): Miren Garcia (1 postua, 24:32) eta Uxue Astarloa (2 postua, 24:43).

Bestalde, Eibarko Klub Deportiboko Atletismo Taldeak eskerrik beroenak eman nahi dizkie antolaketa lanetan ibilitako atleta federatu eta atletismo eskolako guraso guztiei, 500 pertsonatik gora jaso zituen saioa orduan joan eta antolaketa bikaina izan zuen.

Asteburu honetan, igandean, Arrasaten izango dugu 2 saioa.

Asteburu honetan ere, klubeko kategorietako federatu denek, neskak alde batetik eta mutilak bestetik, taldekako txapelketan parte hartuko dute Gasteizen.

Zorte on atleta guztioi!


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.