
Aurtenguan zazpi kilimetro eta erdiko X. Asier Cuevas Herri Lasterketa izan da. Eguraldia lagun, 147 lasterkarik bukatu zuten korrikaldia, 2022an baino 19 lagun gehiago. Guztietatik 37 emakumeak, 2022an baino 10 gehiago.
Lasterketaren irabazlea emakumeetan Idoia Nogales Debatik etorritakua. Bigarren urtez jarrain lortu du Eibarko karrera irabaztea. Mutiletan Klub Deportiboko atleta den Julen Teran gazteak. Ioana Osa eta Onintza Zeberiok osatu zuten nesken podiuma, eta Pello Osoro eta Mikel Mugikak mutilena. Juniorretan Ugaitz Gartzia eta Nora Martinez izan ziren azkarrenak.
Bestalde inklusioaren ikuspegitik pertsona anitzen presentziak asko pozten gaitu eta hemen izan ditugu gure artean hainbat familia beraien leloa denon poza eta irrifarra bihurtuz : Zure Irrifarra Nire Indarra
Aisialdia eta kirolaren bitartez aniztasun funtzionala duten pertsonen ikusgarritasunean eta inklusioan elkarlanean aritzen gara. Eta guretako ere beste behin beraiekin elkarlanean aritzea oso pozgarri suertatzen zaigu.
SAILKAPENAK: https://www.sailkapenak.com/es/evento/-asier-cuevas-herri-lasterketa-eibar75-km-2023/clasificaciones
ARGAZKIAK: https://www.deporeibar.com/atletismoa/x-asier-cuevas-herri-lasterketa-argazkiak/


Deja una respuesta