
Uda bukatuta, Klubeko atletek denboraldi berri bateri hasiera eman diote. Pasa den asteburuan kategoria txikietako taldekako Euskadiko txapelketak ospatu ziren Durangon (16 eta 18-20 urtez azpikoak).
Egunak lagundu ez zuen arren, probak euripean egin baitziren, CD EIBARreko atletak bikain aritu ziren. Hauek izan ziren parte hartu zuten atletak:
Gizonezkoetan Urko Martinez (luzera-jauzia), Manex Gisasola (pisua), Imanol Egidazu (110 mh) Kepa Marquez (100 m), Manex Sarasua (800 m), Ekhi Muruamendiaraz (xabalina), Ekhi Martinez (pertika), Kalaka Gonzalez (1500 m) eta Unai Igarza (400 m) aritu ziren.
Emakumezkoetan hauek dira kluba ordezkatu zuten atletak: Izaro Bernedo (pertiga), Enara Magunazelaia (xabalina), Jule Martin (100 mh), Silvia Marquez (100 m), Enara Gabiola (200 m), Claudia Ferreiro (pisua), Nora Zabala (luzera-jauzia), Eneritz Trebolazabala (1500 m), Leire Martín (400 m) eta Alaitz Sanz (800 m).
Banakako probaz gain, 4X100 probak ere egin ziren, klub bakoitzeko 4 atletek parte hartu zuten. Gizonezkoen erreleboa hirugarren postuan lortu zuen.
Banaka, ohorezko hiru postu lortu ziren: Imanol Egidazu, 110 mh-ko irabazi zuen, eta Enara Magunazelaia eta Nora Zabala, bigarren gelditu ziren xabalina eta luzera-jauzian.
Talde mailan, emakumezkoen taldeak laugarren postu bikaina lortu zuen brontzezko dominatik gertu. Gizonezkoen taldea seigarren postuan bukatu zuen.
Zorionak bi taldeei!!
Deja una respuesta