Ainhoa Sanz eta Asier Cuevas VI: Asier Cuevas Herri Lasterketako irabazleak

Atzo ospatu zan VI. Asier Cuevas Herri Lasterketa eta naiz eta eguraldi eskasa izan han egon ziren 160 korrikalari ausart.

Lasterketa aurretik bi ekintza ospatu ziran. Eibarko fundazioko kirol egokituko futbol taldea erakustaldia Deporren egoitza parian eskeini zuen eta gero Untzaga eta Toribio Etxeberria artian multikiroletako 3. eta 4. mailako umiak atletismoko joku eta lasterketak egin zituzten.

Nesketan Ainhoa Sanz irabazi zeban, Aitziber Urkiola bigarren itzulian atsian lagata eta euren atsetik Maria Gallastegi sartu zan.

Mutiletan oso leia polita ikusi genduen Asier Cuevas eta Julen Teran artian, heldutasuna gastetazunaren aurka. Azkenian eskutik helduta gurutzatu zuten helmuga vaina kronometraje sistema Asierri emon zion garaipena.

Sailkapenak:

Neskak                                                                              Mutilak

  1. Ainhoa Sanz                                                               1. Asier cuevas
  2. Aitziber Urkiola                                                         2. Julen Teran
  3. Maria Gallategi                                                          3. Pello Berrizbeitia

Lehengo eibartarra: Izaskun Aizpiri                           Lehenengo eibartarra: Jon Zubia

Lehenengo heldua: Onintza Zeberio                       Lehenengo heldua: Miguel Angel Encina

Lehenengo juniorra: Ane Garrido                           Lehenengo juniorra:Jon Seño

Kirol egokituko lehenengoa: Alberto Muñagorri

Kirol egokituaren bigarrena: Imanol Elkoroberezibar

http://www.sailkapenak.com/es/evento/vi-asier-cuevas-herri-lasterketa-2018/clasificaciones

Mila esker laguntzaile eta patrozinadore gustiei froga aurrera ateratzeagaitik eta datorren urtian berriro ikusten gara!!

 


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.