III Asier CUEVAS Herri Lasterketa

Adi! Badator III Asier Cuevas Herri Lasterketa. Hilabete  baino ez zaigu gelditzen.

Asier Cuevas Lasterketa2015

Eibarren 2015 eko Urriaren 24an arratsaldeko 18:00etan.

Eibarko kaleetan osatuko da zirkuitua eta oso gorabehera gutxikoa. Irteera Toribio Etxeberia kalean (Eibarko Klub Deportiboaren aurrean).

Karreran parte hartzeko, atletak,  16 urte beteta izan behar ditu.

Izena ematea derrigorrezkoa da. Urriaren 23a,  arratsaldeko 20:00ak aurretik. Egun berean, izena  ematea, ez da onartuko. Izena emateko 10€ ordaindu behar dira.

Izena emateko:

  • www.sailkapenak.com
  • Urriko asteazkenero deporren (19:30-20:30)
  • Deporren, polikiroldegian,… papera jaso, datuak bete eta kartazal batean 10€kin batera sartu eta Eibarko Klub Deportiboko tabernan utzi.  

“Chip”ak eta dortsalak jasotzeko, Urriaren 24an, larunbata, Klub Deportiboan. Goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 15:15 etatik 19:15 etara

KATEGORIAK:

  • JUNIOR (1996, 1997, 1998 , 1999)
  • ABSOLUTOA (1995, 40 urte bete arte)
  • BETERANOAK (40 urte beteta)

Taldeka:

Lau korrikalarik osatutako talde mistoa; gutxienez neska bat edo mutil bat izan behar taldea osatzen dutenen artean. Inskribatu eta gero partaideen izenak eta taldearen izena emailez jakinarazi: atletismoa@deporeibar.com.

Taldeko lehen sailkatua eta taldeko azkenaren artean ezingo da 30 segundu baino tarte handiagorik izan, karrera bukaeran.

Sariak:

  • Absoluto mailako lehen hiru sailkatuak (neska eta mutila). Karrerako trofeoa
  • Lehen Juniorra (neska eta mutila). Karrerako trofeoa
  • Lehen Beteranoa (neska eta mutila). Karrerako trofeoa
  • Lehen Herritarra (neska eta mutila). Karrerako trofeoa
  • Talde irabazleak 4 lagunentzako afari tiketa jasoko du.

Korrikalari guztiek karrerako oparia jasoko dute.

Karrera bukaeran Eibarko taberna eta denda ezberdinak eskeinitako, opariak zozketatuko dira. Bakoitzak bere dortsala erakutsi beharko du oparia jasotzeko.

 


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.