Korrikalarien aintzinako eta oraingo argazkiak

Roberto Agirregomezkorta zena. Bilboko maratoiko lehen edizioaren irabazlea
Roberto Agirregomezkorta zena. Bilboko maratoiko lehen edizioaren irabazlea

Antzinakoak eta gaur egungoak, denak nahasturik, une goxo eta dotoreak gogora ekartzen dizkiguten argazkiak jarri ditugu deporreko  hormetan.

Marcial del Amo eta Roberto
Marcial del Amo eta Roberto

Roberto Agirregomezkorta zenaren figura ere, gure oroitzapenen saku berezi honetara ekarri dugu. Roberto Atleta bikaina, Bilboko maratoiaren lehen irabazlea, Asierren entrenatzaile baina guzti horren gainetik club gizona izan zen.

75.urteurreneko liburuaren pasarte batean horrela jasotzen da: “Roberto zenak, klub honetako direktibo izateaz gain, bere izena kirol eta arlo gehienetan zabaldu zuen. Hamar urtekin xake taldean jokatu zuen, mendian eta eskaladan jarraitzeko, eskiatzeari ere ez zion uko egin (modalitate guztietan), fondo ekipoko partaide izan zen, Kezka aldizkariko ohiko kolaboratzailea, eta azken sasoian atleta: maratoia, tratloia, entrenatzailea,…”

20x30_deporte (16)

Urriaren bukaera bitartean duzue 40 argazkitik gorako bildumatxoa ikusteko aukera. Pasatu deportibotik eta disfrutatu.

 

II ASIER CUEVAS HERRI LASTERKETA ere gainean dugu eta ez ahastu ahalik eta azkarren izena ematea. Inskripzioak www.sailkapenak.com edo deporreko bulegoetan urriak 8, 15 eta 22  arratsaldeko 19:00etatik 20:30etara. Urriak 22 izena emateko azken eguna.

Aurtengorako bi helburu jarri ditugu:

Pasa den urteko partaidetza handitzea, 250 korrikalaritik gora.

Emakumeen portzentaia %21etik gorakoa izatea

Orain arte izena eman dutenen artean % 35,3koa da


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.