Giro ederrarekin eta lagun giroan 61 korrikalari izan ziren deporretik Arrateko zelaraino igo zirenak.

Lehen estualdia Urkizuko iturriraino lehena iristeko izan zen; iturri parera lehenak ailegatutako neska eta mutila «OBERENA» harategiak eskeinitako txuleta baten jabe egin ziren. Zigor ESNAOLA eta Aitziber URKIOLA izan ziren txuletarekin etxera joan zirenak.
Arnasari buelta emateko denborarik gabe Arrate igotzen hasi ziren La Salleko eskaileretatik gora.
Edu de Miguel izan zen Arrateko zelaira ailegatzen lehena

Sailkapenak XIX Simon Aldazabal 2014
Hamaiketako ederra jan, sariak jaso, zozketan tokatutakoa batu eta poz-pozik datorren urterarte.
Eskerrak : Askasibar, Mahoiak, Mara-Mara, Sosola baserria, Kirol patronatoa eta Arrateko jai batzordeari emandako laguntza eta opariengatik.
Deja una respuesta