Larunbat arratsaldean Bergarako antxitxika elkarteak antolatuta, Plaentxitik Bergararako 10 km.ko karrera korritu zen. Aitziber URKIOLA deporreko atleta izan zen azkarrena emakumeetan; 40′ 43» ko denbora bikaina eginaz.
Mutiletan Pello OSORO izan zen lehen eibartarra, 19. postuan, 37′ 12» ko denborarekin, Igor FERNANDEZ ere aurrean sailkatu zen 29. postuan.
Ikusten da, deporreko atletak, puntu egokia hartzen ari direla krosseko denboraldiari begira.
Ibilbidea osatu zutenen artean , 390 atleta, kudrila ederra osatu zuten eibartarrak, 40tik gora gure herriko korrikalariak izan ziren eta.
Gastetxoenak Zarautzen eman zioten krosseko denboraldiari hasiera «Isidoro Unzuetaren» oroimenezkoan parte hartuz. 19 neska mutil hurbildu ziren Zarautzera «Abendañoko» zelaian «C.D.Zarautzekoak» markatutako ibilbidea osatzera.
Mutilen kategorietan Deporreko gastetxoak izan genituen irabazle; infantiletan Julen TERAN eta alebinetan Gaizka CORTES. Beste guztiak be karrera ederra osatu zuten.
Deja una respuesta