Partaidetza bikaina XVII. Simon Aldazabal sarian

Irabazleak Eduardo De Miguel eta Nerea Amilibia izan dira, korrikarako sargori puntu batekin. Nerea Amilibiak 32.21en Cristina Loedak ezarri zuen errekorra bilatu du baina lasterketa on bat egin arren ezin izan du hobetu, eta 33.05 eko markarekin konformatu behar izan du . Gizonezko lasterketa errekorretik urrun ibili da. 56 partehartzaile izan dira lasterketan eta garaikurrak banatu ostean opari zozketa izan da korrikalari guztien artean. Giro bikaina izan da Arrateko zelaian eta parte hartzaileak pozik bueltatu dira etxera.

Eskerrak baita ere Deporreko tabernariei, Askasibar, Mahaoiak, Kirol patronatoa eta Sosola baserrikoei; sariak eskuratzerakoan zuengandik jaso dugun laguntzagatik.

Argazkiak ikusteko

Sailkapen osoa ikusteko:

Descargar el archivo


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.