Martin Vouilloz eta Asier Azpiazu Espainako Junior txapelketan

img_jun_27_2012_31_04

Martin eta Asier Avilesko pistetan jokatutako espainako junior txapelketan lehiatu dira. Txapelketa ona osatu dute biek. Martin 4. sailkatu da 47.05eraino 1.75 Kgko diskoa botata. Asierrek 47.53raino bota zuen 800 gr.ko jabalina eta 7. postuan sailkatzea lortu zuen.

Martinek 48.93metrotara botatzea lortu zuen, txapelketara joan aurretiko frogetan . Gipuzkoako, junior kategoriako errekor berria.

Bestalde kadete kategoriako euskadiko txapelketak izan ziren Durangoko pistetan. Ainhoa eta Odei izan dira bertan parte hartu duten deporreko ordezkariak. Ainhoa bere marka onenen azpitik ibili arren zilarrezko dominaz jabetu da jabalina eta pisu jaurtiketan eta brontzea disko jaurtiketan. Odeik salto hirukoitzean, disko eta pisu jaurtiketan lehiatu da.


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.