Zaragozako pistetan antolatu dira Espainako komunitateen arteko atletismo txapelketak. Bertara joan dira Euskadiko selekzioarekin Ainhoa Aspiazu disko jaurtiketan, Tomas Vouilloz salto hirukoitzean eta Ibrahim El Moussaoui jabalina jaurtiketan.
Ainhoa diskoa 29.04 metrotaraino botata 6. postuaz jabetu da. Tomasek salto hirukoitzean 12.46 metroko marka lortu zuen eta txapelketako 10. postua balio izan zion markak. Ibrahimek 45.56 metrotaraino jaurti zuen jabalina, bere orain arteko marka hobetuz eta 12. postua eskuratu zuen. Puntu oso baliagarriak euskadiko selekzioarentzat.
Bestalde Ainhoak aukera berri bat izango du, jabalina jaurtiketan, banakako espainako txapelketan parte hartzeko hilabete honen bukaeran.


Deja una respuesta