Emaitza ikusgarriak deporreko atletentzat

img_may_09_2012_27_01

Maiatzaren 6an izan dira klub eta eskolen arteko Infantil kategoriako Gipuzkoako txapelketak; Irungo plai haundiko pistetan.

Infantil neskak lehen postua eskuratu dute Gipuzkoako kluben arteko txapelketan. Mutilen taldea bigarrena izan da, eskolen artekoetan eta ondorioz Euskadiko eskola mailako txapelketan (Unben Maiatzaren 26an) parte hartzeko eskubidea bereganatu dute.

Infantil nesketan: Alaitz Gonzalez, Maider Diez, Ainhoa Martinez, Malen Illarramendi, Malen Amuategi, Maialen Martinez eta Jone de Castro izan dira.

Infantil mutiletan: Ayoub Samadi (Itzio), Markel Gutierrez (Itzio), Jon Astigarraga (Mogel Isasi), Andoni Egurrola (itzio), Julen Teran (Mogel Isasi) eta Eneko Gisasola (Itzio)

 

Jubenil eta Juniorrak Euskadiko txapelketak jokatu zituzten Anoetako miniestadioan. Bertan hiru urrezko domina leporatu zituzten Ibrahim El Moussaouik jabalinan, Tomas Vouillozek salto hirukoitzean eta Martin Vouillozek disko jaurtiketan. Asier Aspiazuk ere bigarrena egin zuen jabalina jaurtiketan. Bestalde Izaro Fernandez eta Maider Bartolome jubenilak ere emaitza onak lortu zituzten beren konkuso eta karreretan.

Emaitza hauei esker Tomas eta Ibrahim komunitateen arteko Espainako txapelketan izango dira Euskadiko selekzioarekin

Kategoria: Txapelketak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.