Pedro Agirregomezkorta “Petrus”ek Espainako errekor berria

Ima Urkiola eta Pedro Agirregomezkorta

Ima Urkiola eta Pedro Agirregomezkorta

Pedro Agirregomezkorta “petrus”ek Espainako marka berria jarri du, urteko bigarren saiakeran, M-80 kategorian kilo bateko diskoa 31,27 metrotaraino botiaz. Unben larunbatean (2011-5-21) izandako txapelketan orain arte José Luis Celaya San Salvadorrek zuen marka (29,38 m.) ea bi metrotan hobetu du.

Petrus C.D.Eibarreko atletak egiten duen lana, eredugarri da bertako atleta gazte eta ez hain gazteentzat ere. Bere burua ondo prestatzeaz gain, astean hirutan atleta gaztetxoei dakien guztia erakusten egiten duen lana benetan miresgarria da.

Zorionak Pedro! eta jarraitu orain arte bezain gogotsu eta langile.

Kategoria: Txapelketak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.