C.D.Eibarreko atletak 5 urreren jabe Gipuzkoako atletismo txapelketan

Ibrahim, Ainhoa eta Nestor Gipuzkoako txapelketan lortutako dominarekin

Ibrahim, Ainhoa eta Nestor Gipuzkoako txapelketan lortutako dominarekin

Larunbatean Tolosan eta Igandean Donostian izan dira Gipuzkoako atletismo txapelketetako lehen jardunaldiak. Deportiboko 14 neska-mutil bertaratu dira, bakoitzak gustokoen duen frogan parte hartzeko asmoz.

Ainhoa Aspiazu, Ibrahim El Moussaoui, Martin Vouilloz eta Pello Osoro izan dira podiunaren goreneko mailara igo dutenak. Ainhoa Azpiazuk 35.35 metrotaraino bota zuen 500gr.ko jabalina eta San Juan jaietan Castellongo pistetan izango diren Espaiñako txapelketan parte hartzeko eskubidea bereganatu zuen.

 

Jon Cañedo , Nestor Gisasola (100 m.) eta Tomas Vouillozek (100 m.H.) hirugarren postuan lortu zuten karrera laburretan.

 

Altuera eta luzaera jauzietan ere politxo ibili ziren deporreko neska mutilak; Tomasek 3. bukatu zuen altuera jauzian eta ondo moladatu ziren Izaro Fernandez eta gainontzekoak ere.

 

Nora Illarramendi, Ane Gorosabel, Maider Bartolome, Cristina Rodriguez, eta Unai Lekunberri ere bertan izan ziren lasterketa eta jauzi ezberdinetan parte hartu eta bakoitzaren marka hobetzen.

 

Pedro Agirregomezkortak ere M-80 kategorian kilo batetako diskoa 28.16 metrotaraino botatzea lortu zuen eta bere egunik onena izan ez arren espainako errekorretik metro batetara gelditu zen; zihur gaude lortuko duela astero-astero bere burua entrenatzeaz gain, gastetxo kuadrila bat astean hirutan entrenatzeaz arduratzen den atleta eta langile bikaina den Petrusek.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.