Asteburu honetan, Donostiako Belodromoan pista estaliko Euskadiko txapelketa ospatu da eta bertan, Laura Albistegi 4. sailkatu da 1,55m.ko jauziarekin. Ez da bere urteko markarik onena izan baina ez dago gaizki. Natalia Ourmakaevak aldiz, ez du bere egun onena izan eta egin dituen sei jaurtiketak nuloak izan dira. Aipatzekoa da pasa den astean Sevillan jokatutako 23 urtez azpikoen Espainiako txapelketan, Nataliak 2. postua lortu zuela 12.83m.ko markarekin.
Bestalde asteburu honetan baita ere eskolarteko euskadiko kross txapelketa izan dugu Barakaldoko Gorostiza zelaietan. Bertan Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako selekzioak eta bederatzi klub edo ikastetxerik onenak izan dira (Guztira 68 atleta). Gipuzkoako selekzioakin Txomin Osoro eibartarra izan da eta 22. postuan sailkatu da. Club edo selekzio arteko sailkapenian 4. postua lortu dute hirugarrenakin (Urdaneta) puntuetara berdinduta.
Aurreko asteburuan ere izan ziren beste txapelketa batzuk. Euskadiko cross txapelketan, klubeko hiru atletek parte hartu zuten. Kadete mailan, Ibrahim El Moussaoui 8. postuan sailkatu zen. Jubenil mailan, Asier Selas 32. izan zen eta beterano mailan, Juan Jose Malvar 167. izan zen seniorrekin batera korritutako lasterketan.
Donostian, bestalde, neguko jabalina jaurtiketako Gipuzkoako txapelketa ospatu zen eta kadete mailan podiumeko hiru lekuak eibartarrentzat izan ziren. Ibrahim El Moussaoui lehenengo, Tomas Vouilloz bigarren eta Txomin Osoro hirugarren izan ziren. Jubenil mailan, Asier Aspiazu izan zen txapelduna
Deja una respuesta