Eibartarrak pista estaliko Gipuzkoako txapelketa nagusian

img_feb_10_2010_55_23

Asteburu honetan ospatu da Donostiako belodromoan Gipuzkoako txapelketa absolutua eta bertan Klub Deportiboko hainbat atleta izan dira. Lehenengo jardunaldia larunbatean izan zen, eta bertan Laura Albistegi altura jauziko txapelaren jabe egin zen, 1,54mko jauziarekin. Bidezabal taldearekin diharduen Natalia Ourmakaeva ere Gipuzkoako txapeldun izendatu zen pisua 13,41mtara bidali ondoren. 60m.ko lasterketako semifinaletan beste lau gazte eibartar izan ziren: Nouamane Houga, Asier Aspiazu, Miguel Churruca eta Unai Lekunberri.
Igande goizeko jardunaldian, Real Sociedad taldeko Edorta Aranburzabala txapeldun suertatu da altura jauzian 2,08m gainetik jauzi eginez. 3000mko lasterketan, Ibrahim El Moussaoui 6. izan da eta Asier Selas 8. Martín Vouilloz 7. izan da jauzi hirukoitzean (11,22m) eta 200m.ko semifinaletan aritu da (26.09).


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.