Deporreko atletak Donostiako Nazioarteko LV. Krosean

img_ene_31_2010_06_47

Zirkuito astuna benetan Zubieta auzoko hipodromoan, ez zen erreza korrika egitea, baina egia esan horrela da krossa; zenbat eta lapats handiagoa izan gehiago disfrutatzen dugu, gutxienez begira gaudenok.
Eibarko Klub Deportiboko 12 ordezkari izan ditugu, Donostiako krosean. Hamabi horietatik 8 eskolarteko kategorietan; lau alebin nesketan (Maider Diez, Malen Illarramendi, Ainhoa Martinez eta Maialen Martinez); 2 alebin mutiletan (Julen Teran eta Eneko Gisasola), maila honetan Julenek berriz ere aurreko muturrean egon da eta azken sprinean 5. sartzea lortu du; infantil mutiletan (Txomin Osoro eta Ander Gisasola), punta-puntan ibili ez badira ere Txominek 13. postua lortu du.

Federatu kategorietan 4 ordezkari baino ez ditugu izan, denak mutilak. Ibrahim El Moussaouik 7. bukatu du kadete kategorian. Asier Selas jubeniletan, Jonan Rodriguez Seniorretan eta Juan Jose Malvar Beteranoetan izan dira gure beste ordezkariak

Gaurkoarekin Gipuzkoako krosak bukatu dira eta hemendik aurrera pistan murgiltzen hasiko dira Deportiboko atletak; maila honetan krosean baino ordezkaritza zabalagoa izango da. Zorionak eta jarraitu horrela aurten krosetan parte hartu duzuen atleta guztiok.
Donostiako kroseko argazkiak ikusteko

Kategoria: Txapelketak. Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.