Deporreko atletak Gipuzkoako Pista estaliko txapelketan eta Zornotzako Nazioarteko krossean.

img_ene_10_2010_20_12

img_ene_10_2010_30_12

Gipuzkoako Kadete, Jubenil eta Junior txapelketak izan ditugu, ostiral arratsalde eta larubanta bitartean Anoetako belodromoko pistetan. Deporreko zortzi atleta izan dira bertan parte hartzen. Azpimarragarria Ibrahim El Moussaouik (Kadete kategorian) lortutako bigarren postuak 300 eta 600 metroko karreretan. Pertiga jauziari dagokionez ere papel txukuna egin zuten Naiara Larreak entrenatzen dituen atletak. Unai Lekumberri 2. izan zen Jubeniletan. Tomas Vouilloz eta Txomin Osorok lehen eta bigarren postuak eskuratu zituzten Kadete kategorian Pisu jaurtiketan Martin Vouillozek podiumneko 3. tokira igotzea lortu zuen. Bestalde Zornotzako Nazioarteko krossean Jonan Rodriguez (Senior kategorian) eta Txomin Osorok (infantiletan) lan oso txukuna osatu dute. Jonan Rodrigezek 30.postuan bukatu du eta bertako maila kontutan hartuta karrera bikaina egin duela ez dago dudarik. Txomin Osorok 6. postuan bukatzea lortu du. Gutxitan ikusi daiteken moduko krossa izan dela esan daiteke, korrikalarien maila bikainaz gain goitik eguzki ederra eta behetik elurra lapats izugarria izan bait dugu; bikaina benetan

Zornotzako Krosseko argazkiak ikusteko


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.