Eulalia Abaitua Allende-Salazar-en erakusketa / exposición. ARGAZKILARITZA MAIATZEAN.

Eulalia Abaitua Allende-Salazar

Bilbon jaio zen 1853ko urtarrilaren 25ean, familia burges batean eta María Elvira Juliana izenarekin bataiatu
zuten. Handik hilabetera hil zen bere ama, MªEulalia, eta orduan senitartekoak Eulalia deitzen hasi zitzaizkion. Bartzelonako Sagrado Corazón de
Jesús de Sarriá eskolan ikasi zuen.

1871an ezkondu zen Londresen eta handik bost urtera, aita hil zitzaionean, Begoñako elizatean hasi ziren bizitzen. Eulaliak eta Juan Narciso bere senarrak
hantxe eraiki zuten Palacio del Pino jauregia. Etxe horretan hazi zituen Eulaliak bere lau seme-alabak. Gainera, bertan askatu zuen argazkigintzarako zuen
grina; laborategi bat instalatu zuen etxeko sotoan eta bere inguruko mundua islatu zuen.

Eulaliak Ingalaterran deskubritu zuen argazkigintza. Beirazko xafla estereoskopikoak erabiltzen zituen
gehien, positiboak zein negatiboak, 4,5×10,7 cm-ko formatuan eta gelatinobromurozko emultsioarekin.
Bere familiaren irudiez gain, herri xehea hartu zuen gai nagusitzat, txiroak eta ia beti anonimoak, naturaltasun handiz erretratatzen zituenak.

1909an alargundu zen, eta 1941ean alde egin zuen bere bihotzeko Begoñatik eta Bilboko Kale Nagusiko pisu batera, hantxe hiltzeko 1943ko irailaren 16an.


Eulalia Abaitua nació en Bilbao el 25 de enero de 1853, en el seno de una familia burguesa y fue bautizada con el nombre de María Elvira Juliana. Al mes moría su madre, Mª Eulalia, y la familia comenzó a
llamarle Eulalia. Cursó estudios en el colegio del Sagrado Corazón de Jesús de Sarriá de Barcelona. En 1871 se casó en Londres y, cinco años después, a la muerte de su padre, se trasladaron a la anteiglesia
de Begoña. Eulalia y su marido Juan Narciso construirán allí el palacio del Pino. En esa casa Eulalia criará a sus cuatro hijos y dará rienda suelta a su pasión por la fotografía, instalando en el sótano un laboratorio y retratando el mundo que transcurre
a su alrededor.

Eulalia descubrió la fotografía en Inglaterra. Su material preferido fueron las placas estereoscópicas de vidrio, positivas y negativas, con formato 4,5 x 10,7 cm y emulsión de gelatinobromuro. Aparte de las
imágenes de su propia familia, su temario principal son las personas sencillas, humildes y casi siempre anónimas, retratadas con extrema naturalidad.

Enviudó en 1909, y en 1941 dejará su amada Begoña para trasladarse a un piso de la Gran Vía bilbaína,
donde morirá el 16 de septiembre de 1943.

Banakako erakusketak / Exposiciones individuales

– Euskal Museoa – Bilbao – Museo Vasco:

– Gure Aurreko Andrak / Mujeres Vascas de Ayer, 1990.

– Kresalibaia, behinolako irudiak / La ría, imágenes de otro tiempo, 1991.

– Senitartea / La Familia, 1994.

– Lehenagokoen begiratuak / Miradas del pasado, 1998.

– Begoña 1900. Errepublika eta Santutegia / República y Santuario, 2005.

– La fotógrafa Eulalia Abaitua (1853-1943) Argazkilaria, 2010.

– Estereoskopiak 16+16. 2016.

 

PORTALEA

Maiatzak 4-27 Mayo

Asteartetik igandera 18:30-20:30 Martes a domingo

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *