ARGAZKILARITZA-TAILERRA EDUARDO MOMEÑErekin

Izenburua: ARGAZKILARITZA PRAKTIKATZEKO HAINBAT PROPOSAMEN

Tokia: PORTALEA Aretoa. Data: maiatzaren 7a. Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Iraupena: 8 ordu. Prezioa: 20 €. Plaza mugatuak.

argazkilaritza@deporeibar.com

Aplikazio praktikoa duen tailer teoriko hau argazkilaritza ona maite dutenei zuzenduta dago, hastapenetan daudenei zein argazkilaritzan ibilbidea eginda dutenei.

Tailerrean parte hartzeko ez da aurretiazko ezagutzarik behar, argazkilaritza eta argazkiak eraikitzeko prozesuan baliabide horren aplikazioa ezagutzeko interesa, besterik ez da behar. Landuko ditugun ideien bitartez, argazkilaritza landuagoa, zuhurragoa, kontzienteagoa, eta, beraz, pozgarriagoa egin ahal izango dugu.

Azken finean, ikastaro/tailer honek sormen eta komunikaziorako baliabide baten barrena –ezaguna bezain ezezaguna- murgiltzea proposatzen digu, gure lana adierazpen-modu zoragarri honek eskaintzen dizkigun aukeren ezagutza sendoaren emaitza izan dadin.

Tailerrak parte-hartzaileen arteko elkarrizketa emankorra izan nahi du, argazki onak hausnarketa eta partekatutako ideien emaitza diren uste osoarekin.

Arkatza eta papera, besterik ez da behar.

Eduardo Momeñe argazkilaria eta argazki-estetikaren inguruko testu-egilea da. Argazkilaritzaren inguruko irakaskuntzak bere ibilbide profesionalean leku handi bat bete du. Ikastaro, tailer eta mintegi ugari eman ditu, eta bere ikasleen artean argazkilari ospetsuak daude. Hainbat lan egin ditu, hala nola, La Puerta Abierta telebistako saioan eta Fotografías aldizkarian. “La Visión Fotográfica” eta “Las Fotografías de Burton Norton” liburuen egilea ere bada.

Bere argazkiak bilduma publiko zein pribatuetan daude, eta 1974an, Bartzelonako Nikon galerian lehenengo erakusketa egin zuenetik, erakusketak egin izan ditu hainbat herrialdetan.

Vogue, Marie Claire, Elle edota Style bezalako aldizkariek argitaratu dituzte bere argazkiak.

©Eduardo Momeñe 1983

©Eduardo Momeñe 1983

©Eduardo Momeñe 1983

Una respuesta a «ARGAZKILARITZA-TAILERRA EDUARDO MOMEÑErekin»

  1. Avatar de Edurne Urizar Azcárate
    Edurne Urizar Azcárate

    Kaixo, tailer honetan parte hartzea gustatuko litzaidake eta izena ematen dut plaza libreak egon ezkero hor egoteko.
    Adeitasunez

    Edurne

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *