Pedro Arriolak irabazi du Eguen Zuri argazki lehiaketa

Argazkia eta albistea @…eta kitto!

21554_etakitto_HM

Gaur eguerdian (astelehena, hilak 14) aukeratu dituzte Arrate Kultur Elkarteak antolatutako XVII. Eguen Zuri Argazki Lehiaketaren irabazleak: lehen saria Pedro Arriolak, iazko irabazleak eskuratu du, Aratoste larunbata izenburuko lanarekin; bigarren saria Jon Jimenezentzat izan da, Piratan begirada argazkiarengatik; eta hirugarrena Juan Antonio Palaciosi eman diote. Epai-mahaia Felipe Loiola eta Felix Morquecho argazkilariek osatu dute eta, lehiaketara aurkeztutako argaki guztien kalitatea azpimarratzearekin batera, lehiakide guztiei euren partaidetza eskertu nahi diete. Irabazleei saria banatzeko ekitaldia erakusketaren inaugurazioarekin batera, apirilaren 16an (eguaztenean) egingo da, 19.00etan Topalekuan.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *