Arrate Kultur Elkarteak, XVII. EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETA antolatzen du.

arrate kultur elkartea

Arrate Kultur Elkarteak, XVII. EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETA antolatzen du. 2014an hamazazpigarren edizioa izango da, lehiaketaren bidez, nolabait, aratuste edo Karnabaletako oroitzapen fisikoa gera dadin.

Lehiaketa «Aratusteak» (hau da, inauteriak edo karnabalak) lemapean eta gai horrekin lotuta antolatzen da, ez dute zertan Eibarko aratuste edo Eguen Zurikoak izan.

Lehiaketa irekia eta librea da zaletu guztientzat.

Partehartzaile bakoitzak gehienez 4 argazki aurkeztu ahal ditu eta argazkiak koloretan nahiz zuri beltzean aurkez daitezke. Hori bai, soportea edo passpartout-a izatea eskatzen da ( 40×50 zentimetro izango du).

Beste lehiaketetan saritutako lanak ere aurkez litezke.

Argazkiak Arrate Kultur Elkartean -Zuloagatarren 3, Eibar-, lehen solairuko bulegoetan edota taberna- kafetegian entregatu behar dira. Barruan sobre batean, lanaren izena, egilearen izen- abizenak eta kontakturako telefonoa dituela.

Argazkiak entregatzeko AZKEN EGUNA, karnabaletako asteartea (martxoaren 4a) pasa eta 4 astera izango da, hau da, APIRILAK 1 asteartea, arratsaldeko 19:00etan

Argazki sarituak elkartearen esku geratuko dira eta ez dira helburu komertzialekin erabiliko.

Epaimahaia Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza taldeko kide bik eta Arrate Kultur Elkarteko kide batek osatuko dute.

Sariak: Argazki onenak, 160 euroko saria. Bigarrenak, 100 euroko saria Hirugarrenak, 60 euroko saria.

Sarien banaketa hamabost egun beranduago burutuko da, lan guztiekin Topalekuan antolatuko den erakusketaren irekierarekin batera, apirilak 16 asteazkena, arratsaldeko 19:00etan.

Aukeratutako argazkiak ARRATE KULTUR ELKARTEKO lokaletan erakusgai izango dira, apirilaren 16tik maiatzaren 4ra.

Saritu gabeko lanak maiatzaren 5etik aurrera jaso ahal izango dira elkarteko bulegoan, astelehenetik ostegunera 17:00etatik 19:00etara .

Informazio gehiago: bulegoan, 943 20 22 99 ( utzi mezua erantzungailuan) edo arratekultu@gmail.com helbidean.


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *