Ixuako Pasua Valenciaga Memoriala argazki lehiaketako irabazleak

Eibarko Txirrindularien Elkarteak antolatutako Ixuako Pasua Valenciaga Memoriala 2012 argazki lehiaketako irabazleak zeintzuk izan diren ezagutzera eman dute gaur goizean (eguaztena, urriaren 31n): bilduma onenari saria José Antonio Palaciosek eskuratu du eta bigarren bilduma onenari saria, berriz, Mikel Orozkok. Argazki onenari saria, bestalde, Txema Serranori eman diote. Lehiaketara 19 lan aurkeztu dituzte Eibar, Soraluze, Durango, Zumaia, Bergara eta Arrigorriagako argazkilariek eta horien arteko lan onenak aukeratzeko ardura Eduardo Magunazelaiak, Enrique Albistegik eta José Manuel Lucenak osatutako epaimahaiak izan du.

iturria: eta…kitto!

 

Palacios.

 

Orozko.


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *