Palacios aita-semearen argazkiak eta ikus-entzunezkoa La Bañezan ikusgai

Atzo abiatu zen Txorizo Azokaren lehen edizioa La Bañezan (Leon) eta, testuinguru horretan, Juan Antonio Palacios Eibarko Klub Deportiboko Argazki Taldeko kideak bere seme Juanekin batera sortutako ikus-entzunezkoa aurkeztu dute: 12 bat minutuko erreportajean Zamorako Valle del Tera-n familia batek txerria nola hiltzen duen erakusten dute artista eibartarrek eta, berau osatzen duten irudiak hartzeko, familia horrekin eman zuten txerri-hilketak eta txerrikiak egiten pasatutako denbora, horren inguruko prozesu tradizionala jaso eta ezagutzera emateko asmoz. Ikus-entzunezkoarekin batera, saio berean hartutako argazkiekin osatutako erakusketa ere ipini dute ikusgai.

Albistearen jatorria: ..eta Kitto! http://www.etakitto.com/berriak/kultura/palacios-aita-semearen-argazkiak-eta-ikus-entzunezkoa-la-banezan-ikusgai.html


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *