Indalecio Ojanguren Argazki Lehiaketa 2011

Andres Indurain, Emilio Muñoz eta Javier Sotok osatutako Indalezio Ojanguren XXIV. Argazki Lehiaketaren epaimahaia bilduta, aho batez honako sari hauek ematea erabaki dute: Indalezio Ojanguren Ohorezko Saria Argazki Bilduma Onenari, Xavier Ferrer Chust-entzat “Jason” izenburuko zuri-beltzezko bildumarekin; Indalezio Ojanguren Sariak, Jose Vila Airas-entzat (Eibar), Juan Ramón Llavori Motatet-entzat (Zumaia), Miquel Planells Saurina-rentzat (Banyoles) eta Javier P. Fernández Ferreras-entzat (Berango); Euskal Herri Mailako Indalezio Ojanguren Sariak, Juan Palacios García-rentzat (Eibar), José Luis Irigoien Martínez-entzat (Eibar) eta José Manuel Lucena Moral-entzat (Ermua); Herri Mailako Indalezio Ojanguren Sariak, Miren Bakarne Elejalde Garitagoitia-rentzat, Virginia Arakistainentzat eta Pedro Mª Arriola Arrizabalaga-rentzat; eta 16 urtetik beherakoentzako saria argazki onenari, Unai Mora Berrizbeitia-rentzat.
Aurtengo edizioan 57 lagun lehiatu dira eta irabazleen lanak zein aukeratutako beste hainbat irudi hilaren 28tik aurrera ikusgai izango dira Portalean, azaroaren 20ra arte martxan izango den erakusketan. Irabazleei sariak erakusketaren inaugurazioan bertan banatuko dizkiete.

ZORIONAK irabazleei!!!!

Mundialak!

Textua: eta..kitto

Akta / Acta


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *