Juan San Martin euskaltzain eta idazlea gaur goizaldean hil da. Datorren barixakuan zan Eibarko Udala Juanito herriko seme kuttun izendatzeko, Toribio Etxebarriarekin batera Eibarko XX. Mendeko historia intelektualeko izen haundia. Hurbilenekoei, doluminak, Eibarko Klub Deportiboaren izenean.
Juan San Martini omenaldia
2005eko ekainaren 3an Eibarko Udalak eskainiko dion omenaldiarekin Juan San Martinen ibilbidea eskertu nahi du. (Ostiraleko ekitaldia BERTAN BEHERA!!!)
Eibarko Klub Deportiboak aitortza horrekin bat egiten du, klubaren presidentea izateaz gain, omenduak modu oso eraginkorrean parte hartu baitzuen kirol eta kultur arloetako hainbat batzordeetan.
Orain duzu Juan San Martinen idazkiak euskarri originalean irakurtzeko aukera. 1964tik 1975era arteko urteetan Kezka aldizkariaren hasierako zenbakietan kaleratutako testuak aukeratu ditugu.
PDF formatoan daude eta loturagunean klikatuz deskargatu ditzazkezu. Deskargatzerakoan kontuan izan 1,3 Mb hartzen dutela.
Hemen duzu kezka1_1964urtarrila.pdf
Deskargatu dezakezu ere kezka2_1964uztaila.pdf
Hau da kezka3_1965urtarrila.pdf
Eibarko Klub Deportiboko boletinak Kezka izena hartu zuen 1964an. Zuzendari moduan Jose Antonio Mendikutek sinatzen zuen eta aholkulari gisa Jose Kareagak eta Juan San Martin berak.
Horrela aurkezten zuten urtarrilaren 1964an kaleratu zuten aldizkariaren lehenengo zenbakia: �Ez zen nahikoa gure argitalpenaren izaera informatiboa. Bizitza propioa eskatzen ziharduen. Eta orain eman egin diogu. Izenburuak, Kezka -inquietud, gazteleraz-, dena esaten du. Gure nahia da hori izatea orrialdeon eragingarria�.
Juan San Martin Ortiz de Zarate “Otsalar”
Eibarren jaio zen 1922ko ekainaren 23an. Autodidakta, zenbait ogibideen artean, Euskarazko irakaslea izan da Eibarren. 1964an Euskal Idazkaritza taldeak “Lauaxeta” kazetaritza saria eman zion. Euskaltzaindiaren Lehendakari ordea, Tekniker, Real Sociedad Bascongada de Amigos del País, Eusko Ikaskuntza eta Aranzadi taldeen partaide, besteak beste. 1989an Eusko Legebiltzarrak Euskal Herriko Arartekoa izendatu zuen. Egan aldizkariaren zuzendaria izan zen. Literaturan olerkiak, ipuinak, itzulpenak eta kritika landu ditu. Anitz gairi buruz idatzi ohi du: artea, etnografia, historia, musika, eta bera da, dudarik gabe, Eibarrek eman duen idazlerik oparoena eta Eibarko gaiak gehien landu eta ikertu dituena.