Eibarko Klub Deportiboa - Club Deportivo Eibar - Harremanetarako formularioa

Xake Eskolako ikasleak 2. eta 3. postua lortu dute Kutxa Txapelketan

Maiatzaren 31an Xake Eskolako ikasleak Arrasaten izan dira KUTXA txapelketaren lehenengo faseko partidak jokatzen. Hauek dira Eibarko Klub Deportiboaren taldeak osatu dituzten jokalariak eta lortutako puntuak:
  • Eibar A
    • Ander Magunazelaia: 4 puntu 5 partidatik
    • Unai Gallastegi: puntu 1 5 partidatik
    • Ander Egurrola: 2 puntu 5 partidatik
    • Martin Egiguren: 5 puntu 5 partidatik
  • Eibar B
    • Martin Telleria: 2 puntu 5 partidatik
    • Andoni Vergara: 4,5 puntu 5 partidatik
    • Patxi Egiguren: 5 puntu 5 partidatik
    • Mikel Elizondo: puntu 1, 2 partidatik
    • Ibai Garate: puntu 1, 3 partidatik
Zorionak jokalari guztiei, eta bereziki Patxi eta Martin Egiguren anaiei, jokatutako partida guztiak irabazi baitituzte !!

Azken sailkapena hauxe izan da:
  1. Arrasate-San Andres A: 16.5 puntu
  2. Eibar A: 13.5 puntu: Desberdinketa1: 2; Desberdinketa 2: 1
  3. Eibar B: 13.5 puntu: Desberdinketa1: 2; Desberdinketa 2: 0
  4. Arrasate-San Andres C: 8 puntu
  5. Arrasate-San Andres B: 7 puntu
  6. Arrasate-San Andres D: 1,5 puntu
Lehenengo sailkatutako taldea Beasainen jokatuko den finalerako sailkatu da, 2. eta 3. postua lortu duten taldeek, beste zonaldeetan (Beasain, Ibarra, Donostia eta Zarautz) izena eman duten taldeen kopuruaren arabera lortuko dute, ala ez, finalerako txartela.

Jarraian gure jokalarien argazkiak Josu Tornayri esker.

Eskuinean Eibar A: Ander Magunazelaia, Unai Gallastegi, Ander Egurrola eta Martin Egiguren

Eskuinean Eibar A: Ander Magunazelaia, Unai Gallastegi, Ander Egurrola eta Martin Egiguren

Ezkerrean Eibar B: Martin Telleria, Patxi Egiguren, Andoni Vergara eta Ibai Garate

Ezkerrean Eibar B: Martin Telleria, Patxi Egiguren, Andoni Vergara eta Ibai Garate

Partidak jokatzen

Partidak jokatzen

Bidaltzailea: erral. 20:48 Atalak: Txapelketak | Lotura | Erantzunak (0)

Erantzunak

Ez dago erantzunik.

Erantzun





EXPLAIN CAPTCHA