Eibarko Klub Deportiboa - Club Deportivo Eibar - Harremanetarako formularioa

Sunday, November 16, 2008

Jon Arana eta Diego Olmo dira eibartarrik onenak

Jon Aranak ezin izan zuen orain arte lortutako emaitza hobetu eta larunbatean Donostian jokatutako Gipuzkoako Txapelketa Nagusiaren 4. txandan galdu egin zuen Iñigo Martin liderraren aurkako partida. Honen ostean, 3 punturekin dago sailkapenean, lider diren Iñigo Martin eta Edu Sanzengandik puntu bakarrera. Diego Olmok ere 3 puntu ditu sailkapenean Asier Urretabizkaia partida luze baten ostean garaitu ondoren. Haritz eta Julen Garro anaiek ezin izan zuten berdinketa besterik lortu Hector Sanchez eta Mikel Zubiaren aurkako partidetan eta Manuel Lopezek Pablo Ezkerro garaitu zuen.

Bigarren mailako txapelketan, Edu Olabek Andres Bustamante tolosarra garaitu zuen eta sailkapenean 3 puntu ditu 2 txandaren faltan. 3. mailan, Mikel Baenak erraz garaitu zuen Joseba Lopez eta liderrarengandik puntu erdira dago sailkapenean.

Kadeteen txapelketan, Julen Garrok ez zuen arazorik izan Jon Vadillo garaitzeko baina azkenean sailkapeneko 4. postuarekin konformatu behar izan da.

Asier Urretabizkaia eta Diego Olmoren arteko partida

Powered by ChessTempo PGN Viewer

Jon Arana y Diego Olmo son los mejores eibarreses

Jon Arana no pudo continuar con su excelente racha de resultados y tuvo que inclinar su rey tras una partida de 4 horas de juego ante Iñigo Martín y tiene 3 puntos en la clasificación, comandando un grupo de 5 jugadores perseguidores de los líderes Iñigo Martin y Eduardo Sanz. Diego Olmo es otro de los jugadores con 3 puntos al vencer a Asier Urretabizkaia. Los hermanos Haritz y Julen Garro no pudieron pasar del empate ante Hector Sanchez y Mikel Zubia, respectivamente, y Manuel López venció a Pablo Ezkerro.

En el Campeonato de 2ª, Edu Olabe venció a Andres Bustamente y tiene 3 puntos a falta de 2 rondas; en 3ª Categoría, Mikel Baena venció con facilidad a Joseba López y está a sólo medio punto del líder.

En el Campeonato Cadete, Julen Garro no tuvo problemas para vencer a Jon Vadillo y se tuvo que conformar con la 4ª plaza en el Campeonato.

Bidaltzailea: erral. 21:54 Atalak: Txapelketak | Lotura | Erantzunak (0)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Erantzun