Eibarko Klub Deportiboa - Club Deportivo Eibar - Harremanetarako formularioa

Saturday, November 08, 2008

Edu Olabe: "Xakelari bakoitzak bere estiloa dauka"

Egin klik handiago ikusteko

Egin klik handiago ikusteko

eta kitto aldizkariaren azaroaren 8ko alean, Deporreko xakelari Edu Olaberi egindako elkarrizketa dator Teen-ajeak atalean. Hona ekarri dugu elkarrizketa hori. Irudian klik eginda, handiago ikusi dezakezue:

Edu Olabe Deporreko xake taldeko jokalaria da. 16 urteko mutil honek 7 urte daramatza xakean aritzen. Ikastolan piztu zitzaion xakean aritzeko gogoa "Lucas xake irakasleari esker".

"Xakelari bakoitzak bere estiloa dauka"

Nola hasi duzue Deporreko xakelariok denboraldia?
Irailean hasi genuen Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketa eta denetariko emaitzak jaso ditugu. Taldeko batzuk oso ondo hasi dira, baina nire kasuan gauzak ez doazkit hain ondo. 2. mailan nago eta maila igotzea da nire helburua, ea lortzen dudan.
Horretarako aukerarik bai?
Lehen lau postuatean amaitu beharko nuke txapelketa maila igotzeko eta, beno, aukeraren bat egon liteke.
Zein beste txapelketan aritzen zara urte osoan?
Taldekako txapelketan ere bagabiltza, lauko taldeak osatuz. Bestetik, irailean Groseko txapelketan ibili ginen, abenduan Donostiako nazioarteko Txapelketan, udaberrian Groseko lehiaketan berriz ere, udan batzuk Benasqueko txapelketara joango dira...
Baduzu arma sekreturik?
Ez, xakean ez dago arma sekreturik. Zuriekin era batera jokatzen da eta beltzein beste era batean. Xakelari bakoitzak bere estiloa dauka
Xakelariren bat miresten duzu?
Magnus Carlsen , 18 urte dituen norvegiar bat. Honek bai irabazten duela dirua

Bidaltzailea: erral. 13:44 Atalak: Txapelketak | Lotura | Erantzunak (0)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Erantzun