Gipuzkoako Bakarkako Txapelketa Nagusiaren 3. txanda jokatu da
asteburuan Arrate Kultur Elkartearen egoitzan. Eibartarrei dagokienez
Diego Olmok Ander Zulaika zarauztarraren aurkako partida galdu egin
zuen. Emilio Freirek ere Egoitz Irure azkoitiarra ezin izan zuen garaitu
eta bere partida galdu egin zuen. Manolo Lopezek aldiz partida luze eta
interesgarri baten ondoren Tomas Lazkano donostiarra garaitu zuen 60
jokaldiko partida luze bat ostean.
Hirugarren txandaren ostean, Iñigo Argandoña, Fran Miguel eta Jakob
Aabling-ek osatutako hirukotea dago sailkapenaren buruan. Eibartarrei
dagokienez, Jon Arana 14.a da puntu t’erdirekin, eta Diego Olmo, Emilio
Freire eta Manuel Lopez 15, 16 eta 21.ak dira, hurrenez hurren. Datorren
astean Jon Arana-Ander Zulaika, Diego Olmo-Mikel Zubia, Eugenio de
Andres-Manuel Lopez eta Tomas Lazkano-Emilio Freire partidak izango
ditugu jokoan.
Bigarren mailako txapelketan, Haritz Garrok irabazi zuen eibartarren
arteko partida Aitor Arroitajauregiri irabazi ostean eta Julen Garrok
ezin izan zuen Ekaitz Mendizabalen aurka. Asier Etxagibel eta Anibal
Fernandezen arteko partida berdinketan amaitu zen.
Azkoitiko 3. mailako txapelketan, Edu Olabek irabazi egin zuen eta Mikel
Baenak Hector Sanchezen aurka galdu egin zuen.
Kadeteen txapelketan, Diego Olmok Iñaki Elduayen donostiarraren aurka
galdu zuen 2. txandako partidan, eta Edu Olabek Phillipe Bayrakdar
menpean hartu zuen. PArtida bi jokatu ostean, Edu Olabe da sailkapenaren
buruan beste 6 jokalarirekin berdinduta.
