Eibarko Unibertsitatea Laboralaren egoitzan jokatuko dira beste behin Euskadiko 16 eta 18 urtez azpikoen xake txapelketak.
Euskal Xake Federakuntzarekin batera antolatutako txapelketan, Euskal Herriko xakelari gazte onenak bilduko dira Eibarren, hala nola iazko jubenil eta kadeteen txapeldunak, Alvaro Diaz eta Mikel Sanz.
Eibarko Klub Deportiboak ere bere jokalariak izango ditu txapelketan. Jubeniletan Haritz Garro (Gipuzkoako txapeldunordea) eta Diego Olmo (iazko kadeteen azpitxapelduna) izango dira, eta Kadeteetan Julen Garro eta Edu Olabe (Gipuzkoako azpitxapelduna eta 4. sailkatua).
Webgune honetatik emango dugu txapelketen berri. Lehenengo txanda, 17:00tan hasiko da.
Kadeteen txapelketaren datu guztiak Chess-Results-en lortu ditzakezu eta baita Jubenilenak ere
Txapelketen arauak Euskal Xake Federakuntzaren webgunean dituzu, bai kadeteenak eta bai jubenilenak
Erantzunak
Erantzunik ez dago.