Martxoaren 16tik 23ra Donostiako XXXI. Xake Txapelketa Irekia jokatzen ari dira Deportiboko xake jokalariak Donostaiko Udaletxeko Batzar Areto nagusian.
Jon Arana, Haritz Garro, Edu Olabe, Julen Garro eta Aitor Arroitajauregi dira bertan ari diren eibartarrak. Lehenengo 6 txandak jokatu ostean, Haritzek eta Eduk 3 puntu dituzte, Jonek eta Aitorrek 2.5 eta Julenek 2.
Informazio gehiago Gipuzkoako Xake Federakuntzaren webgunean
Txanda guztietako emaitza eta sailkapenak, Chess-Results webgunean
Erantzunak
Ez dago erantzunik.