Eibarko Klub Deportiboa - Club Deportivo Eibar - Harremanetarako formularioa

Friday, January 04, 2008

Haritz Garro Gipuzkoako Jubenilen Azpitxapeldun

Txapelketa guztian zehar sailkapenaren buruan joan ostean, Haritz Garrok ezin izan zuen txapela Eibarrera ekarri eta azken partidan Jokin Fernandezekin berdindu ostean, bigarren postuan sailkatzea lortu zuen.

Edu Olabek, Bingen Urbieta zarauztarra gainditu zuen hirugarren mahaian eta txapelketako 4. postuan sailkatu zen. Diego Olmok Erik Juezekin, txapeldunarekin, galdu zuen azkenengo txandan eta 5. postuan sailkatu zen. Julen Garrok, Uxue Ezeizaren aurkako partida irabazi eta 7. postuan sailkatu zen.

Deporreko xakelarien hurrengo helmuga datorren urtarrilaren 12an hasiko den Gipuzkoako Taldekako Txapelketa izango da.

Bidaltzailea: erral. 23:15 Atalak: Txapelketak | Lotura | Erantzunak (0)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Erantzun