Eibarko Klub Deportiboa - Club Deportivo Eibar - Harremanetarako formularioa

Edu Olabe 3. mailako Txapeldun, Julen Garro azpitxapeldun Kadeteetan eta Haritz Garro Gipuzkoako 6.a

Kadeteen Txapelketako saridunak

Kadeteen Txapelketako saridunak

Gipuzkoako Bakarkako Txapelketan azken txanda jokatu da asteburuan. Txapelketa Nagusian, Haritz Garrok Ander Zulaika zarauztarra menpean hartu eta sailkapenaren 6. postua lortu zuen 5 punturekin, 1go maila dutenen artean bigarren gelditu eta Gorengo Mailarako igoera lortuz. Jon Aranak, Claudio Mendikute andoaindarrarekin berdintu eta sailkapenean 9. postua lortu zuen 4.5 punturekin. Diego Olmok aldiz, Iñigo Martinen aurka (4. sailkatua) galdu egin zuen eta txapelketa 14. postuan bukatu du 4 punturekin. Txapelketa ona benetan eibartarrek Billabonan jokatu dutena.

Errenterian jokatu den 16 urtez azpikoen txapelketan, Edu Olabek ezin izan zuen Oscar Diez garaitu eta ondorioz bere txapelketako partehartzea biribildu, eta azkenean 4. postuan sailkatu zen. Bere aurretik, 2. postuan Julen Garro, Juan Pablo D'Annari partida irabazi ostean, eta Oscar Diez gelditu ziren, hirurak 4.5 punturekin. Txapelduna Asier Etxagibel arrasatearra gelditu zen 5.5 punturekin.

Azkoitiko 2. mailako txapelketan, Aitor Arroitajauregik ez zuen berdinketa besterik lortu Hector Sanchez azkoitiarraren aurka, eta azkenean erabilitako desberdinketa sistemagatik 3. postuan sailkatu eta ez zuen 1go mailarako igoera lortu. Mikel Larreategik Gaizka Alberdiren aurkako partida irabazi egin zuen.

Hirugarren mailako txapelketan, Edu Olabek berriz ere irabazi egin zuen bere partida, oraingoan Mikel Baena taldekidearen aurka, nahiz eta momentu bat baino gehiagotan galduta egon. Azkenean, partida guztiak irabazita, txapeldun gelditu da Edu. Bruno Belarrek galdu egin zuen Igor Aranbarriren aurka, eta azken honek lortu zuen 2. mailara igotzeko bigarren txartela.

Bidaltzailea: erral. 15:04 Atalak: Txapelketak | Lotura | Erantzunak (0)

Erantzunak

Ez dago erantzunik.

Erantzun





EXPLAIN CAPTCHA