Asteburu honetan ere emaitza bikainak lortu dituzte Deporreko xakelariek Gipuzkoako Bakarkako Txapelketetan.
Txapelketa Nagusian Deporreko hiru ordezkariek lortu zituzten puntuak. Diego Olmok Ricardo Osa garaitu zuen, Jon Aranak Unai Iraola billabonarra eta Haritz Garrok Kai Ming Tung txapelketako 9. zerrenda-buruaren aurka partida berdintzea lortu zuen. Txapelketa bukatzeko 2 txandaren faltan, 5 jokalari daude 4 punturekin txapelketaren buruan, euren artean Iñigo Argandoña Nazioarteko Maisu donostiarra eta iazko txapelduna. Haritz Garro 10. postuan dago, Diego Olmo 15. eta Jon Arana 16. guztiak 3 punturekin.
Kadeteen txapelketan, Edu Olabek erraz garaitu zuen Hector Sanchez azkoitiarra, Euskadiko Infantilen egungo Txapelduna, eta sailkapenaren buruan dago Asier Etxagibel arrasatearrarekin 4.5 puntura berdinduta. Euren atzetik, puntu batera, Julen Garro, Oscar Diez irundarraren aurkako partida berdindu ostean. Abenduaren 2an jokatuko da azkenengo txanda eta bertan erabakiko da txapelduna nor izango den, Edu Olabek Oscar Diez izango du aurrean eta Julen Garrok Juan Pablo D'Anna.
Azkoitiko 2. mailakoan Aitor Arroitajauregi da liderra 4 punturekin Gaizka Alberdiri partida irabazi ostean.
Hirugarren mailako txapelketan, Edu Olabe bere nagusitasuna erakusten ari da, asteburuan jokatutako bi partidak irabazi ostean ez baitu partidarik galdu. Bigarren sailkatua Bruno Belar eibartarra da, 5 punturekin.
Erantzunak
tu madre noviembre 21, 2007 11:53