Pasa dan asteburuan hasi zan Euskadiko Klub-Arteko txapelketia. Aurten Eibarko Klub Deportiboko bi taldek hartuko dabe parte: Ohorezko mailan eskuz banaka, eta 22 urtez azpikuan eskuz binaka.
Ohorezko mailako banakakoari dagokionez, Bengoetxeak Irurtzunen jokatu zeban zapatu goizian. Partidua hasiera-hasieratik gogortu zan, tantuak alde batera ta bestera jausten ziralarik. Peloteo gogorrak eta korrikaldi estuak, 19nako emaitzarekin edozeinek irabazi ahal zebalarik. Baņa azken hiru tantuak naparrak egitia lortu zeban eta ligaxkako lenengo puntua ez zeban eibartarrak etxera ekartzia lortu. Ondiokan ligaxkako beste 5 partidu gelditzen diraz, eta lenengo partidua galdu arren hainbeste tantu egitia garrantzitsua izan leike ligaxka amaitzian berdinketarik egoten bada bi edo hiru talderen artian. Hurrengo partidua datorren barikuan Eibarren, Lezamako ordezkarixan kontra.
Binakako taldeari dagokionez, Jon Labaka eta Igor Egaņak Amezketan jokatu zeben zapatuan hango talde potentian kontra. 22-4ko emaitzak dana esaten dau. Gaņera, Labakari eskua mindu jakon ta ezin izan zeben ezer egin aurkariek erakutsitako jokuari aurre egiteko. Datorren asteburuan Elorrixoko ordezkarixen kontra jokatuko dabe Eibarren bertan.
Bestalde, ondiok ezingo dabe Eibarko Klub Deportiboko pelotarixek Isasi kaleko Katedralian, ASTELENA frontoian, Euskal Kluben Ligako etxeko partidurik jokatu, izan be Aspeko pelotarixak astero Astelenan entrenatzen diran arren Eibarko pelotarixek bertan entrenatzeko edo partiduak jokatzeko aukerarik bez ez dakelako. Eta hori holan izanik, bariku hontan etxian jokatzia tokatzen jakuezen partiduak Ipuruako Polikiroldegiko frontoi txikixan jokatu biharko dabez, kontrakantxako saria ahal dan moduan altzauta. Ikustekua izango da Aspe enpresak fitxau barri dakan 22 urtez azpiko mailako Elorrixoko Larrinaga atzelari potentia 9garren kuadruan dauen erreboteraņo pelotia jotzen ikustia.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.