Eibarko Klub Deportiboa - Club Deportivo Eibar - Harremanetarako formularioa

Wednesday, December 19, 2007

Jon Bengoetxea Gipuzkoako txapeldun

Domekan eskuratu zeban Gipuzkoako Klub-Arteko eskuz-banakako txapela

Pasa dan domekan Hernanin jokatutako partiduan Eibarko klub Deportiboko Jon Bengoetxea pelotarixak Gipuzkoako Klub-Arteko lehen-mailako eskuz-banakako txapelketia eskuratu zeban finalian 22-8ko emaitzaz Tolosa-ko Aurrera-Saiaz klubeko Senperena pelotarixari irabazi ostian.

Lenengo sakia Jon-eri suertatu jakon, ta kontraruixuari ez zotzan aukerarik emon hasiera hasieratik: 7-0, 13-3, 21-5 eta 22-8 emaitzarekin garaipena lortu arte.

Sakiakin min asko ein zeban, eta erantzuneri beste pilotakada gogor batekin peloteuan nagusitzia lortzen zeban eta aukera zeuanian dejada eta bi-paretakuekin ondo amaitu zittuan tantuak. Aurkaria saiatu zan pixkat estutzen sakiak airez errestatuz edo urriņetik dejadak boteaz baņa Jon-ek lanian jarraitu zeban Gipuzkoako txapela lortu arte.

Garaipen honekin Bengoetxeak irailetik abendura urtero jokatzen dan txapelketa hontako bostgarren txapela eskuratu dau, 1996an jubeniletan eta 1998an 21 urtez azpiko mailan Jon Etxabe eibartarrarekin irabazi eta gero, 2001ean nagusi mailako banakakoan eta 2005ean berriz ere nagusi mailako binakakoan garaipenak lortu eta gero.

Gaņera, aipatzekoa da aurtengoa oso urte oparoa izan dala Jon-entzat, txapelketa ezberdinetan 9 finaletara heldu dalarik eta hoietatik 8tan txapela ekarri dabelarik Eibarko klubarentzako, besteak-beste Ortuella, Getxo, Bergara, Tolosa, Orereta, Sallabente eta Lezo-ko torneoetakoak eta pasa dan domekan irabazi-berri daben Gipuzkoako klub-artekoa.

Bidaltzailea: Pilota batzordia. 23:39 Atalak: Txapelketak | Lotura | Erantzunak (0)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Erantzun