Domeka hontan, goizeko 11etan hasitako jaialdixan hirugarren partiduan jokatuko dau Jon Bengoetxea Klub Deportiboko pelotarixak Gipuzkoako Klub-Arteko txapelketako finala, Tolosako Aurrera-Saiaz klubeko Senperena pelotarixan aurka Hernaniko polikiroldegiko frontoian.
Irailian hasi zan txapelketa hontako aurreligaxkan pelotari batak bestian kontra jokatu zeben (txapelketa bi multzotan banatuta zeualako eta bixak multzo berian aritu ziralako), Eibarko Ipuruako pelotalekuan jokatutako partidu gogorrian eibartarra nagusitu zalarik justu-justuan izan bazan be 22-18ko emaitzaz. Horregatik finala be estua izango dala espero da.
Hau Jon Bengoetxearentzat urteko bederatzigarren finala izango da, aurreko zortzi finaletatik zazpitan txapela herrira ekartzia lortu dabelarik.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.